Eibarko Udala

Minutu bateko isilunea egingo da gaur, Toledoko tren-istripuaren biktimen oroimenez

2026/10/28
logo.

Eibarko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu gaur, urriak 28, 20:00etan, Untzaga plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak (EUPF) minutu bateko isilunea egiteko deia egin die gaur, urriak 28, udal eta toki-erakundeei, Toledoko probintzian izandako tren-istripuaren biktimak gogoratzeko.

Eibarren, isilunea 20:00etan egingo da, Untzaga plazan, udaletxearen aurrean.

Eibarko Udalak herritarrak ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen ditu, hildakoen senideei eta gertukoei doluminak helarazteko eta istripuaren biktimak oroitzeko.