Eibarko Udala

Udal Bozeramaileen Batzordeak onartutako Adierazpen Instituzionala, uztailaren 7an gertatutako eraso sexistaren aurrean

2020/07/07
Puntu lila.

Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, gaur, uztailak 7, arratsaldean Eibarko Ipurua auzoan gertatutako eraso sexistaren aurrean, honako hau NAHI DU testu honekin:

1.- Gertatutakoaren aurrean gaitzespenik handiena adierazi.

2.- Biktimari Eibarko Udalaren laguntza osoa helaraztea eta lehenbailehen sendatzea opatzea. Ildo horretan, udaleko Berdintasun Sailak ematen dituen zerbitzuak jarri nahi ditu bere esku, behar dituen baliabide guztiak emateko.

3.- Baztertu indarkeria matxista mota hori eta beste edozein, oraindik ere nabarmena den gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun soziala agerian uzten duena.

4.- Adierazpen eta modu guztietako indarkeria matxistarik gabeko gizarte parekide baten alde lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi.

 

Eibarren, 2020ko uztailaren 7an.