Eibarko Udala

Udalbatzak 2026ko uztailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiak

2026/07/28
2026ko uztailaren 27an egindako ohiko osoko bilkura.
2026ko uztailaren 27an egindako ohiko osoko bilkura.

Besteak beste, honako hauek onartu ziren: aurrekontuaren aldaketa eta aldaketa 2026ko Lanpostuen Zerrendan (euskarazko hizkuntza eskakizunak aldatzea agente lehenen lanpostuetan, epaia betearaziz).

2026ko uztailaren 27an, Udalbatzak honako gai hauek onartu zituen ohiko bilkuran:

1. 2026ko ekainaren 18ko eta 29ko bilkurei dagozkien akta-zirriborroak onartzea. ID9000-000187/2026

2. Berri-ematea: 166/2024 Epaia, Eibarko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiarena.

3. Berri-ematea. 214/2025 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Donostiako Auzialdi Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien  Atala. 2. Plazak emandako epaia.

4. Berri-ematea: 2026ko aurrekontuaren aldaketak. DS-202600003983

  • 22/2026 Kreditu-transferentzia
  • 23/2026 Kreditu-transferentzia
  • 24/2026 Kreditu-txertaketa
  • 26/2026 Kreditu gehigarria
  • 27/2026 Kreditu gehigarria
  • 28/2026 Kreditu gehigarria
  • 29/2026 Kreditu gaikuntza
  • 30/2026 Kreditu gehigarria

5. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

6. Aurrekontuaren aldaketa onartzea: 31/2026 konpromiso-kreditua. DS-2026000032982

7. Alkatetzaren Proposamena, Udalak Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen Batzarrean duen ordezkaria aldatzeko. DS-202600003666

8. “GIPUZKOAKO ZAINTZA, POLITIKA ETA ZERBITZU SOZIALAK EBALUATZEKO AGENTZIA” Patzuergoa eratzea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin batera. Estatutuen eta izenpetu beharreko Hitzarmenaren testua onartzea.  ID9000-000111/2026

9. Alkatetzaren proposamena, Sofia Archeli Mesonero andrea udalaren ordezkari izendatzeko “GIPUZKOAKO ZAINTZA, POLITIKA ETA ZERBITZU SOZIALEN EBALUAZIO AGENTZIA” Partzuergoaren Gobernu Batzarrerako. ID9000-000111/2026

10.  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Oinarrizko Lanbide Prestakuntzako prestakuntza-zikloak emateko duen eskumenaren eskuordetza luzatzea datozen 5 ikasturteetarako. Onartzeko akordioa. EE9000-000032/2026

11. Aldaketa 2026ko Lanpostuen Zerrendan. Euskarazko hizkuntza eskakizunak aldatzea agente lehenen lanpostuetan, epaia betearaziz. PE9000-000319/2026

Bideoa:

Erlazionatutako dokumentua: