Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ba al zenekien 1918an Eibarrek Gripearen pandemia bat jasan zuela?. Udal Artxiboak dakarkigu gogora bere Historia atalean.

2020/03/17

Gripe Espainiarrak 40 milioi pertsonatik gora hil zituen mundu osoan 1918 eta 1920 bitartean, Eibarren 1918ko urriaren hilean 506 kutsatze eta 13 hildako baino gehiago zeuden. Ez dakigu zein izan zen izurritearen kopuru zehatza, baina historiako suntsitzaileena dela uste da. Mende bat geroago, oraindik ez dakigu zein izan zen izurrite haren jatorria.

Ikertzaile batzuek diote Frantzian hasi zela 1916an edo Txinan 1917an; ikerketa askok lehen kasuak Fort Rileyko base militarrean kokatzen dituzte (EAB), 1918ko martxoaren 4an.

Europan lehen kasuak erregistratu ondoren, gripea Espainiara pasatu zen, seguru asko Frantziara lanera joaten ziren sasoikako langileen bidez. Herrialde neutrala izanik Lehen Mundu Gerran, beste herrialde batzuek ez bezala —gerran buru-belarri sartuak baitzeuden—, ez zuen zentsuratu gaitzari buruzko txosten eta ondorioak argitaratzea.

Arazoaren berri eman zuen herrialde bakarra izateak eragin zuen izurritea Gripe Espainiar gisa ezagutzea. Eta epizentroa izan ez arren, Espainia herrialderik kaltetuenetako bat izan zen: 8 milioi pertsona kutsatu eta 300.000 hil ziren.

1920ko udan, birusa iritsi zen bezala desagertu zen.

Irakurri gehiago