Trafikoan aldaketak azaroaren 14an larunbata “XIII Asier Cuevas herri lasterketa” dela-eta
2026/11/12
.- “XIII Asier Cuevas herri lasterkerta” dela-eta, 2026ko azaroaren 14an, Bidebarrieta kaleko autobus geltokian Mendarora edo Donostiara joateko autobusak ezingo dira sartu arratsaldeko 17:30etik 19:30era, beraz, erabiltzaileek Untzaga plazara edo Egogain kaleko autobus-geltokietara joan beharko dute linea horiek hartzeko. 18:00etan izango da lasterketa, eta kale hauek zeharkatuko ditu: Toribio Etxebarria, Untzaga plaza, F. Calbeton eta Plaza Barria, Bidebarrieta, Urkizu, Karmen, Barakaldo, Urkizu, Arragueta, Errebal, Julian Etxeberria eta handik Toribio Etxebarriara buelta. Lasterketak hiru itzuli emango dizkio hiri-zirkuitu horri.