Trafikoan aldaketak lanak direla eta
2025/08/27

Bidebarrieta kalean asfaltatze-lanak direla eta, kale hori itxi egingo da ibilgailuentzat abuztuaren 29an, 22:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara. Bestalde, abuztuaren 30ean, larunbata, Txonta kalean egin behar dituzten lanak direla eta, kale hori ibilgailuentzat itxita egongo da 08:00etatik 13:30era. Ibilgailuen sarrera-irteera Galizia etorbidetik eta Arane kaletik egingo da.