Udalbatzak 2025eko uztailaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiak
2025/07/29

Besteak beste, honako hauek onartu ziren: Zaldibarko udalaren eta Eibarko udalaren arteko enkargu-hitzarmena “bi-3344 errepidean bizikleta-espaloi bat integratzeko eraikuntza proiektua”ren obren lizitazioa azkartzeko eta lankidetzean aritzeko, eta Argatxa Jardinak kaleko 9 A helbidean dagoen lokal bat doan lagatzea Eskozia la Brava Elkarteari.
2025eko uztailaren 28an Udalbatzak honako gai hauek onartu zituen ohiko bilkuran:
- 2025eko ekainaren 30eko bilkurari dagokion akta-zirriborroa onartzea.
- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
- G.A.G..-k aurkeztutako 53/2025 zk.ko errekurtso laburtuan Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1. Epaitegiko sententziaren berri ematea.
- C.A.Pk aurkeztutako 91/2025 zk.ko errekurtsoan Eibarko Lan Arloko Epaitegi Bakarraren epaiaren berri ematea.
- I.N.Ak aurkeztutako 185/2025 zk.ko errekurtsoan Eibarko Lan Arloko Epaitegi Bakarraren epaiaren berri ematea.
- Zaldibarko udalaren eta Eibarko udalaren arteko enkargu-hitzarmena “bi-3344 errepidean bizikleta-espaloi bat integratzeko eraikuntza proiektua”ren obren lizitazioa azkartzeko eta lankidetzean aritzeko.
- Argatxa Jardinak kaleko 9 A helbidean dagoen lokal bat doan lagatzea Eskozia la Brava Elkarteari.
- Lanpostuen Zerrenda aldatzea: udal-arkitektoaren plaza.
Bideoa:
Erlazionatutako dokumentua: