Eibarko Udala

Otsailak 21ean itxiko da "Berrerabili eta Berrasmatu" tailerretan izena emateko epea

2023/02/20
Kartela

Bihar, asteartean, amaituko da martxoaren 4tik maiatzaren 13ra bitartean egingo diren tailerretan izena emateko epea.

Erabilitako objektuak berrerabiltzea, birziklatzea eta konpontzea sustatzea helburu duen programa honetan izena emateko jo Pegorara edo erabili formulario hau: https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabilietaberrasmatu

"Berrerabili eta Berrasmatu" tailerren inguruko informazio gehiago hemen.