Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mendekotasunen prebentziorako jarduera egingo da ekainaren 23an

2020/06/17

Programa ibiltaria da, eta begirale batzuk gazteekin jarriko dira harremanetan eremu publikoetan, eta gazteen lokaletara ere hurbilduko dira. Alkoholaren kontsumoari eta abusuari buruzko informazioa, substantzien testinga eta Covid19ko segurtasun neurriak azpimarratuko dira.

Osasun-alarmaren amaiera eta ekainaren 22rako aurreikusitako normaltasunerako urratsa kontuan hartuta, Udaleko Prebentzio Zerbitzuak gazteenei zuzendutako jarduera bat planteatzen du, jaietan egiten diren ohiko programetako batzuk biltzen dituena (• Lonja Laket!”: gazteen lokaletara zuzenduta,, • Testing: substantziei buruzko informazioa eta azterketa eta • Botiltzar: eremu publikoan alkohola edaten ari diren gazteei zuzendua).

Jarduera Ai Laket-ek egingo du, ekainaren 23an, 21:00etatik 01:00etara.