Ipuruako aparkalekuak esleitu dira (2026)
Ipuruako eranskineko behealdean, Santaines kalean, dauden aparkalekuak erabiltzeko eta gozatzeko emakidak esleitu dira.
Esleipendunei emakidaren kanonaren ordainketa, oro har, hamabost (15) egun naturaleko epean egin beharko da, emakidaren esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta kanona ordaintzeko epea 2026ko abuztuaren 7an amaituko da.
Hala ere, eta salbuespen gisa, epe horren epemuga abuztua denez, hau da, herritarren zati handi batentzat oporraldia, ordainketa egiteko bigarren aldi bat gaitzen da, 2026ko irailaren 1etik irailaren 11ra bitartekoa, biak barne.
Ondorioz, baldintza-agirian aurreikusitako hamabost (15) egun naturaleko ohiko epearen barruan sartu ahal izango da kanona, edo, bestela eta salbuespenez, 2026ko irailaren 1etik 11ra bitartean, biak barne. Horrek ez dio inolako kalterik eragingo emakida esleitzeari.
Esleituak izan diren aparkalekuak ondorengo dokumentuetan kontsultatu daitezke: