Haurren eskubideei buruzko hitzarmenaren 31. urteurrena
2020/11/19

Azaroaren 20an haurtzaroaren egun unibertsala ospatuko da eta 31 urte beteko dira haurrentzako eskubideak aldarrikatu zirenetik.
Haurren, Nerabeen eta Familien I Planaren barruan egiten ari garen ekintzen artean, haurren eskubideei buruzko kartelaren zabalkundea egitea jasotzen da herriko hainbat zentrotan.
Horrez gain, eta egun berean, Juan San Martin Liburutegiarekin elkarlanean, 8 urtetik gorakoentzako Bideo-Forum bat eskainiko da Portalean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.