- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/ponyo-itsaslabarrean-zine-forum
- Ponyo itsaslabarrean: zine-forum
- 2020-11-20T17:00:00+01:00
- 2020-11-20T19:00:00+01:00
2020/11/20 17:00-19:00
bideo-forum
Ponyo itsaslabarrean: zine-forum
Portalea, Areto Nagusia
Azaroaren 20an Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Ekitaldi berezia egingo dugu egun horretan, haurren eskubideen inguruan hausnarketa egiteko.
Lehenengo, Hayao Miyazaki-ren Ponyo itsaslabarrean pelikula ikusteko aukera egongo da eta ondoren, bideo-foruma. Hizketaldia, Peru Magdalenak eta Naiara Rubiok zuzenduko dute.
Pelikula euskaraz proiektatuko da eta 8 urtetik gorako ume eta gaztetxoei zuzenduta dago.
Izen-ematea, Liburutegian, posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943 70 84 37)
Antolatzaileak: Eibarko Udaleko Juan San Martin liburutegia eta Haurrak, Nerabeak eta Familia arloa.