Ponyo itsaslabarrean: zine-forum

 

Azaroaren 20an Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Ekitaldi berezia egingo dugu egun horretan, haurren eskubideen inguruan hausnarketa egiteko.

Lehenengo, Hayao Miyazaki-ren Ponyo itsaslabarrean pelikula ikusteko aukera egongo da eta ondoren, bideo-foruma. Hizketaldia, Peru Magdalenak eta Naiara Rubiok zuzenduko dute.

Pelikula euskaraz proiektatuko da eta 8 urtetik gorako ume eta gaztetxoei zuzenduta dago.

Izen-ematea, Liburutegian, posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943 70 84 37)

Antolatzaileak: Eibarko Udaleko Juan San Martin liburutegia eta Haurrak, Nerabeak eta Familia arloa.

 

Zer
Noiz 2020/11/20
17:00 - 19:00
Non Portalea, Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal