Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hamaika janari-postu izango dituen azoka egingo da bihar astezkena, hilak 20, Urkizun

2020/05/19

Urkizuko parkeak ohiko azoka hartuko du bihar, asteazkena, maiatzak 20, betiko ordutegian. Guztira, 11 janari-postu izango dira; horietako 4, parkearen goiko aldean egongo dira, eta gainerako 7ak, beheko aldean, iturriaren parkean.

Postuak segurtasun-tarteak eta higiene- eta osasun-neurriak errespetatuz jarriko dira beti. Era berean, gogorarazten da pertsonen arteko distantzia nahikoa mantendu beharko dela, guztion babesa eta segurtasuna bermatzeko.