Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Garapena eta gestio emozionala" ikastaroa, azaroaren 13an eta 27an Portalean

2019/10/28

Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak “Gurasoak Martxan” programaren barruan ikastaro berri bat antolatu du Portalean azaroan. Ikastaroa "Garapena eta gestio emoziola" izango da eta seme-alabak, Haur eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan dituzten gurasoei zuzenduta egongo da.

Ikastaroak bi saio izango ditu, bakoitzak ordu bat eta erdiko  (18:30etatik 20:00etara) iraupena izango duelarik. Ikastaroa azaroaren 13an eta 27an izango da eta BAIKARAk (Nekane Jacinto) euskaraz emango du.

Informazio gehiago hemen.