Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskal Herriko Itzuliak eta Valenciaga Oroitzarreak trafiko aldaketak eragingo dituzte asteburu honetan

2018/04/04

KALEAK OINEZKOENTZAT:

-Erdigunean ezingo da autorik ibili 2018ko apirilaren 6tik (ostirala) apirilaren 8ko 22:00etara (igandea).

-Toribio Etxebarria kalea ez da zabalduko trafikora ez ostiralean, hilak 6, ez zapatuan, hilak 7.

EUSKAL HERRIKO ITZULIA

2018ko APIRILAREN 6a, OSTIRALA – 5. ETAPA VITORIA-GASTEIZ - EIBAR

 -Lasterketa 17:30ak aldera iritsiko da eta HELMUGA Toribio Etxeberria kalean egongo da.

-Lasterketa Azitainetik sartu eta kale hauetatik pasatuko da: Barrena, Barakaldo, Urkizu, Arragueta, Ibarkurutze, Errebal, Julian Etxeberria eta Toribio Etxeberria.

-Debekatu egingo da aparkatzea honako leku hauetan:

  • Errebal (1. zenbakitik San Agustineraino). Hilak 6, goizeko 7etatik aurrera.
  • Julian Etxeberria 1-3 eta 5. Hilak 6, goizeko 7etatik aurrera.
  • San Juan (bi aldeak). Hilak 6, 12:00etatik aurrera.
  • Urkizu 9. zk.ko edukiontzi estalien ondoan. Hilak 6, 12:00etatik aurrera.
  • Egogain (hotelaren pareko gunea). Hilak 6, 14:00etatik aurrera.
  • Azitaingo poligonoaren goi aldeko gunea (baita zapatuan ere, hilak 7). Hilak 6 eta 7, goizeko 7etatik aurrera.
  • Arrate Santutegiko gunea (debekatuta egongo da ostiraletik, hilak 6, goizeko 8etatik aurrera, arratsaldeko azken orduan iritsiko diren helmugako kamioiek aparkatu dezaten).

-San Juan kalea trafikorako itxita egongo da 16:30etik 18:30era bitartean.     

2018ko APIRILAK 7, LARUNBATA – 6. ETAPA EIBAR-ARRATE

-Irteera 14:00ak aldera emango da Fermin Calbeton kaletik, eta Karmen kaleraino itzuli bat egin ondoren, Ermurantz abiatuko da.

-16:30ak aldera, erdigunetik pasako da. Lasterketa Azitainetik sartu eta honako kale hauetatik igaroko da: Barrena, Barakaldo, Urkizu, Arragueta, Errebal, San Juan, San Andres Pasealekua, Barrenengua, Legarre, Arratebide, Itzio, eta hortik Izuaraino.

-17:18ak inguruan, saihesbidetik pasatuko da. Azitainetik sartu eta Matxarian irtengo dira, hortik Usartzara igotzeko, eta handik Helmuigara (17:30ak aldera iritsiko dira).

-Debekatu egingo da aparkatzea honako leku hauetan:

  • Arratebide (2. zenbakitik 25. zenbakira). Hilak 7, goizeko 8etatik aurrera.
  • Bidebarrieta, 2 eta 14 zenbakien artean. Hilak 7, goizeko 8etatik aurrera.
  • Urkizu 9. zk.ko edukiontzi estalien ondoan. Hilak 7, goizeko 8etatik aurrera.
  • Errebal kaleko obren itxituraren ondoan. Hilak 7, goizeko 7etatik aurrera.

 

VALENCIAGA OROITZARREA

2018ko APIRILAREN 8a, IGANDEA

-Irteera 9:00etan emango da Calbeton kaletik, eta Maltzagarantz joango dira.

-Iritsiera 13:15ak aldera dago aurreikusita, eta HELMUGA Toribio Etxeberria kalean egongo da. Azitainetik sartu eta kale hauetatik igaroko dira: Barrena, Barakaldo, Urkizu, Arragueta, Ibarkurutze, Errebal, Julian Etxeberria eta Toribio Etxebarria.

-Debekatu egingo da aparkatzea honako leku hauetan:

  • Urkizu 9. zk.ko edukiontzi estalien ondoan. Hilak 8, goizeko 7etatik aurrera.
  • Errebal kaleko obren itxituraren ondoan. Hilak 8, goizeko 7etatik aurrera.
  • Errebal (1. zenbakitik San Agustineraino). Hilak 8, goizeko 7etatik aurrera.
  • Julian Etxeberria 3-5 eta 7. Hilak 8, goizeko 7etatik aurrera.