Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'Errebal Plazia' merkatuan 6 postu eskuratzeko lizitazio-epea zabalik

2021/06/16

Postu horiek eskuratzeko epea uztailaren 19ra arte dago zabalik.

Plaza berriak sei postu finko izango ditu, arrandegirako, 0 kilometroko produktuaren salmentarako, ozpinetarako eta deribatuetarako, harategirako eta urdaitegirako, fruta-dendarako eta ogi-gozotegirako.

Emakida 20 urtekoa izango da.

Merkatu berria aurtengo azken hiruhilekorako martxan jartzea da helburua.

Eibarko Udalaren web orriko “Kontratatzailearen profila” atalean  eskuragarri dago lizitazioko informazioa.