Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Empalabramiento: atzerritarrentzako gaitzeko eta gaztelania ikasteko ikastaroak 2023an Portalean

2022/12/05

Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Kultur Aniztasun eta Immigrazio Unitateak gune bat jarri du abian, atzerritar jatorridun pertsona heldu berriek gaztelania ikasteko eta oro har gizarteratze prozesuan gaitzeko.

Udalak baliabide berri bat jarri nahi die gaur egun atzerritarrek beren hizkuntza-gaitasunak hobetzeko dituzten aukerei, gaztelania klaseen bidez, gaztelania ezagutzen ez duten helduei hizkuntza hobeto ezagutzeko, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan aukerak handitzeko.

Hori dela eta, 2023ko lehen seihilekoan, urtarriletik ekainera bitartean, gaztelaniazko klase presentzialak eskainiko dira Portalean astelehen eta astearteetan, 15:00etatik 18:00etara, Nerea del Campo Aguirre irakaslearekin. Profesional hori Andretxeko Emakumeen Etxeko ikastaroen arduraduna da.

Gaztelaniazko klase horietan, ohiz kanpoko zenbait jarduera antolatuko dira hizkuntza prozesu instrumentalen bidez barneratzeko aukera izateko; esaterako, bisitak egingo dira (udal-liburutegira bisita, edota bisita eta elkarrizketak bideratuko dira udalerriko agintari eta pertsona garrantzitsuekin (alkatea eta zinegotziak, kultura- eta kirol-elkarteetako ordezkariak…) eta immigrazio-teknikariarekin elkarrizketak  egingo dira (klaseetako parte-hartzaileen egoera juridiko-administratiboan eta sustapen soziolaboralean dauden behar pertsonalak ebaluatzeko). Halaber, euskararen oinarrizko zenbait eduki jorratuko dira, baita haurtzaroan euskara ezagutu eta eskuratzeko beharra ere, euskara gizartean sustatzeko eta gizartean eta lanean txertatzeko.

Informazio gehiagorako eta izena emateko, Eibarko bizilagunek Gizarte Zerbitzuen Departamentura jo dezakete (Portalea, Eder 10), 943 708 440 telefonora deitu edo emplabramiento.eibar@gmail.com helbidera idatzi.