Historia Udal Artxiboa Kultur Memoriak
Eibarko Udal Artxiboak ezagutzera eman ditu Iruñeko Kartzela Probintzialean 1934 urteko urrian atxilotutako 238 eibartarren izenak.
2019/10/02
Historikoki Greba Iraultzaile Orokorra edo 1934ko Urriko Iraultza izenez ezagutzen diren Espainiako gertakarien 85. urteurrena betetzen da urrian.
Eibarko Udalaren Artxiboak, gure herriak efemeride historiko hartan eduki zuen garrantzia kontuan izanik, aditzera eman nahi du dokumentu bat, zeina egun haietan gertatukoaren lekukoa baita: hil hartan Iruñeko Kartzela Probintzialean egondako eibartar presoen izenen zerrenda, hilaren 5ean armagintza herrian izandako gertaerak zirela-eta hara eraman zituztenak.
Dokumentuak argi eta garbi azaltzen ditu 238 pertsonen izen eta abizenak —haien artean 4 emakume—, 1934ko urriaren 31n Iruñeko Kartzela Probintzialean zeudenak, Auzitegi Militar Berezi baten eskuetan. Halaber, adierazten du bakoitza zein egunetan atxilotu zuten eta zein egunetan atera ziren libre, hil hartan bertan, atxilotutako 59.