Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Egingo dugu Eibarko Aratosteen historia?

2023/02/21

Udal Artxiboak bide berri bat igo du bere Youtubeko kanalera, gure herriko Aratosteen historia dauzkan argazki-funtsetako irudiekin islatu nahian.

Antzina-antzinatik ospatzen dira Eibarko Aratosteak. Konpartsak antolatu eta kaleak musikaz eta kantu satirikoz betetzen zituzten, garaiko politikaren, moralaren edo ohituren kontra egindako kantuak. 1937tik aurrera, debekatu ondoren, ospakizunak etxe barruetan egiten ziren, eta ia 40 urte geroago, Aratosteak berriro kaleak berreskuratu zituen, demokrazia iritsi zenean. Gaur egun, herriko kultura-programazioaren parte da.  

Ikusi bideoa.