Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bisitak, Eibarko udal artxiboan

2017/03/30

Eibarko Udal Artxiboak Albstadt (Baden-Wurtemberg) herri Alemaniatik etorritako 21 ikasleko talde baten bisita jaso du. Ikasleak IES UNI Eibar Ermua institutuak antolatutako ikastetxe-truke batean parte hartzen ari dira.

Ikastetxe-trukeak Albstadt eta Eibarren arteko lotura kulturalak sendotzea eta bata bestearen kultura, hizkuntza zein inguru soziala ezagutzea ditu helburu.

Udal artxiboa bisitatu dute eta hiriaren memoria kolektiboa gordeta dagoen lekua ezagutu dute. Irudi eta dokumentuen bidez, ikasle gazteak Eibarren iraganera eta orainaldira gerturatu dira.