Azoka ekologikoa Eibarren
2022/10/07
Urriaren 8an, 10:00etatik 14:00etara, egingo da Azoka Ekologikoa Untzaga plazan.
Biolur elkarteak, Eibarko Udalaren eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren lankidetzarekin, elikagai ekologikoen azoka antolatu du. Bertan, barazkiak, ardi-, ahuntz- eta behi-gazta, eztia, ogia, marmeladak, olioa eta beste hainbat elikagai aurkitu ahal izango ditugu.