atzerritartasuna nazionalitatea etorkinak immigrazioa
Atzerritartasunari eta nazionalitatea lortzeko prozedurari buruz hitzaldi irekia hartuko du Errebal Plaziak, abenduaren 2an
2021/11/15

Saioa atzerritarrei nahiz atzerriko pertsonekin harremanetan (lana, familia,...) dauden eta informazioa behar duten beste hiritar batzuei zuzenduta dago.
Hitzaldi horretan, abokatu batek azalduko ditu egoitza-baimenak, lan eta bizitze-baimenak, epe luzeko baimenak, baimen horien berritzeak, familia elkartaratze-baimenak, Europar Batasunaren atzerritartasun modu erkidegoa, eta espaniar nazionalitatea eskuratzeko prozedurak.
📍 Errebal Plazia eraikinaren patio nagusian
📆 Abenduaren 2an
🕖 18:00 – 20:00
(Sarrera doan - Haurtzaindegi zerbitzua)
Antolatzaileak:
- Eibarko Udalaren Gizartekintza - Aniztasun kulturala atala
- Biltzen - Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua
Babeslea: Eusko Jaurlaritza - Migrazio eta Asilo Zuzendaritza