Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abian da Tiburtzio Anitua kaleko 3. zenbakiko igogailua

2022/01/13

Tiburtzio Anitua kaleko 3. zenbakian Berdintasunaren Pasealekuaren ondoan dagoen igogailua martxan dago jada, hainbat astez geldirik egon ondoren, ura sartu eta zirkuitulabur batek eragindako matxura baten ondorioz.

Matxura horren eraginez, pieza batzuk ordezkatu behar izan zituzten. Hori dela eta, igogailua konpontzeko eta martxan jartzeko lanak aste honetara arte luzatu dira.