Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

675. urteurrenaren logotipoak: atzeratu egin da hiru finalistak aukeratzeko eguna

2021/01/18

Epaimahaiak hala erabakita, 3 logotipo finalisten aukeraketa bi egunez atzeratu da lehiaketara aurkeztu eta onartu diren 11 proposamenen agiriak (memoria, eskuliburua, aplikazioak) aztertzeko denbora gehiago behar delako.

Beraz, kontrakorik adierazi ezean, hilaren 20an, aukeratuko lirateke hiru logotipo finalistak.

Urtarrilaren 21ean argitaratuko da 3 logotipo finalistak jendaurrean noiz jarriko diren, baita bozketa egiteko epea eta lotura berria ere.

Lehiaketaren informazioa hemen kontsultatu dezakezu.