Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2021eko uztailaren 26an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2021eko uztailaren 26ko Udalbatzarraren irudia.

2021eko uztailaren 26ko Udalbatzarraren irudia.

2021/07/27

Udalbatzak, beste gai batzuen artean, honako hauek onartu zituen: 2020ko abenduaren 31ko Udal Inbentarioa, 2020ko Kontu Orokorra eta Artxibo-teknikari plaza bat sortzea.

2021eko uztailaren 26an egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:

1.      2021eko ekainaren 28an egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa 

2.      Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

3.      Udal Plangintzako Aholku Batzordearen eraketaren berri ematea.

4.      Kontu-hartzaileak egindako txostenen berri ematea. Eragozpen-oharrak, 1-7 zenbakiak,2020.

5.      Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko eskumena eskuordetzea onartzea. Ikastaroak 2021-2022tik 2025-2026ra.

6.      2020ko abenduaren 31ko Udal Inbentarioari onespena ematea.

7.      2020ko Kontu Orokorra onartzea.

8.      Lanpostuen zerrenda aldatzea. Artxibo-teknikari plaza bat sortzea.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2021eko uztailaren 26an Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren bideoa