Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Txopitea eta Pakea” emango zaio ostiral honetan, azaroak 12, Mikel Oyarzabal futbolariari

2021/11/10

Datorren ostiralean, azaroak 12, Txopitea eta Pakea emango zaio Mikel Oyarzabal futbolari eibartarrari, bere ibilbide profesionalagatik.

Ekitaldian Jon Iraola alkatea eta udaleko eta futbolaren arloko ordezkariak izango dira; Eibarko Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan izango da, 18:30ean, eta streaming bidez emango da, Eibarko Udalaren YouTubeko kanal ofizialaren bidez.

Ekitaldi ofiziala hasi baino ordu erdi lehenago, 18:00etan, Eibarko Errealzaleak peñak Untzagan egingo dio harrera futbolariari eta eurekin bat egiteko deia egin die herritarrei.