Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Grabatugintza

Grabatugintza apaingarrietarako artisau-teknika bat da.

Grabatugintzak oso harreman estuak ditu eskulturarekin, hala erreminta berdintsuak darabiltzalako nola jarduera berdintsuan aritzen delako. Grabatugintzak denboran zehar iraun ez ezik, espezialitateetan banatu ere egin da. Grabatugintzari dagozkion teknika garrantzitsuenak direnez, gubil bidezko grabatua eta grabatu kalkografikoa aipa ditzakegu.

Gubil bidezko grabatua ehiza-eskopetetan erabili da eskuarki, arma-pieza hori baliotsu bihurtzen duten edergarrien, arabeskoen, eta zinegetika-kirolaren figuren parrastada hori guztia irudikatzeko. Espezialitate honetan jarduten duen grabatzaileak 18 edo 20 zentimetro dituen gubilari eusten dio ezkerreko eskuaz, eta mailu txiki baten kolpe arin eta jarraiak direla bitarte, alde aurrez piezaren gainean arkatzez nahiz markatzaile zorrotzez marraztutako irudiak taxutzen ditu.

Grabatu kalkografikoa urregintzatik dator. Grabatu-tankera honen finkapena, Debabarrenean, 1979an, Armeria Eskolan, Gabriel Ramos Uranga eta Mari Puri Herrero irakasleek emandako ikastaro bati zor zaio bereziki. Ikastaro horren bitartez, eskualde hartako urreginei grabatu kalkografikoaren hastapenak erakutsi zitzaizkien.

(LARRAÑAGA, Ramiro eta ALUSTIZA, Nerea egileek idatzitako "El grabado en Eibar. Nuestros grabadores" [Grabatugintza Eibarren. Gure grabatzaileak], liburutik ateratako informazioa, Eibarko Udalak (Ego Ibarra Batzordea) 1996an argitaratua).