Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2022ko San Andres azoka

San Andres azokaren helburua Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktu hauen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egitea da: barazkiak, frutak, Euskal Labela duen eztia, ardi-gazta eta eskuz egindako ogia. Erakusteko eta saltzeko –ez ordea lehiaketarako- goiko produktu horiez gain, aipatutako lurralde horietako txakolina eta loreak ere egon daitezke eta baita Deba Beheko nekazaritza-ustiategietako gaztak ere.

Eskaera epea: 2022ko urriaren 31tik azaroaren 11ra (biak barne).

Izena emateko kanalak: Formularioa bete:

https://formularioak.eibar.eus/eu/azoka2022sanandresak

Formulario elektronikoa betetzeko ez da inolako sinadura elektronikorik behar, ezta ere erabiltzaile eta pasahitzik.

Honako agiri hauek erantsi beharko dira:

  • Eskatzailearen NANa, IFZ edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Azokan aurkeztuko den produktuaren fitxa behar bezala beteta (PEGORAn eta udal web orrian, www.eibar.eus, eskuragarri).
  • Fruta eta barazkiak: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea).
  • Ogia: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun erregistroa. Eskuz egindado gozokiak ere ekarriz gero, dagokion osasun erregistroa.
  • Ardi gazta: Idiazabal gazta jatorri-deituan erregistratuta egotearen edo Artzai Gazta elkartearen bazkidea izatearen egiaztagiria.
  • Eztia: Euskal Labela.
  • Txakolina: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun erregistroa.
  • Loreak: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea).
  • Deba Beheko gaztak: nekazaritza- ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun-erregistroa.
  • Poteetan sartutako produktu eta baserriko kontserbak: nekazaritza ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta dagokion osasun erregistroa.

OHARRA: Nahikoa izango da Nekazaritza Ekologikoaren etiketa aurkeztea azokako edozein produktutarako.

Baldintzak: irakurri atxikitako Oinarriak San Andres Azoka 2022 dokumentua.

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak San Andres Azoka 2022  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 259 KB)
ARDI GAZTA Fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 89 KB)
BARAZKIAK Fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 77 KB)
DEBA BEHEKO GAZTAK Fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 78 KB)
EZTIA Fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 89 KB)
FRUTAK Fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 77 KB)
LORAK Fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 77 KB)
OGIA Fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 89 KB)
TXAKOLINA Fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 78 KB)