Eibarko udalerrian kirol-erakundeen ohiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak (2024)
Deskribapena: Eibarko udalerrian kirol-erakundeen ohiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.
Hartzailea: Honako baldintza hauek betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko kirol-talde, kirol-erakunde edo elkarteek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak, betiere DLOren 13.2 artikuluan ezarritako debekurik ez badute:
- Eusko Jaurlaritzaren Kirol Elkarte eta Entitateen Erregistroan inskribatuta egotea.
- Sustatu edo praktikatu nahi den kirol horretako Gipuzkoako kirol federazioari gutxienez atxikitakoa izatea edo, lurralde mailako Federaziorik izan ezean, euskal Federazioari atxikia egotea.
- Eibarko Udalaren Kirol Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea.
- Urterako edo ikasturterako euskara plana izatea, Udaleko Euskara Zerbitzuak balidatua.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Deitutako dirulaguntzaren zenbatekoa Kirol Elkartearen urteko aurrekontu arruntaren % 25 izango da.
Auditore-txostena duten dirulaguntzen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa, deitutako zenbatekoaren barruan, kirol-elkartearen aurrekontu arruntaren % 25 gehi auditore-txostenaren kostua izango da, gehienez ere emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 3an.
Dirulaguntza hau eskatzen duten kirol-elkarteen urteko aurrekontu arruntetik kanpo geratuko dira Eibarko Udalak dirulaguntza izendunen bidez finantzatutako ezohiko jarduerak.
Halaber, kirol-elkarteen urteko aurrekontu arruntetik kanpo geratuko elkarteek haiek egindako jarduerak, baldin eta kirol-jarduera hutsak ez badira.
Eskaera egiteko epea: 2024ko abuztuaren 6tik irailaren 16ra (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
- Entitate eskatzailearen (klub, entitate edo kirol-elkartea) IFZ.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
- Eibarko Udalari dirulaguntza eskatzen zaion lehenengo aldia bada, edo entitatearen estatutuetan aldaketarik egin bada, entitatearen estatutuak, eta, horrekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Kirol-Elkarte eta -Entitateen erregistroan inskribatuta egotearen egiaztagiria.
- Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria, elkarte eskatzaileak izan behar du haren titularra. Horretarako dokumentu hauetako edozeinek balio izango du kontuaren laburpena, libreta, banketxeak egindako egiaztagiria, edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
- Gipuzkoako lurraldeko kirol-federazio bati atxikia egotearen egiaztagiria, edo, kirol horretako lurraldeko federaziorik egongo ez balitz, euskal federazio bati atxikia egotearen egiaztagiria.
- Elkartearen ohiko gastuen eta diru-sarreren urteko aurrekontua, Elkartearen Batzar Nagusiak onetsia (adieraziko da ea aurrekontua urtekoa edo denboraldikoa den). Aurrekontuan gastu eta diru-sarrera arrunten aurreikuspena jasoko da, gastuaren edo sarreraren izaeraren arabera behar bezala taldekatuta. Dirulaguntza hau eskatzen duten kirol elkarteen urteko aurrekontu arruntetik kanpo geratuko dira Eibarko Udalak dirulaguntza izendunen bidez finantzatutako ezohiko jarduerak. Halaber, kirol-elkarteen urteko aurrekontu arruntetik kanpo geratuko dira elkarteek egindako jarduerak, baldin eta kirol-jarduera hutsak ez badira.
- Entitatearen kirol-denboraldiko jarduera arruntaren memoria, behar bezala beteta. Memorian egongo dira uneko denboraldian federazio-lizentzia indarrean izan duten kirolari eta teknikarien zerrenda, gastu eta diru-sarreren aurrekontua, ikasleen eta kirol-hastapenetako taldeen zerrenda, eta jarduera-programaren gaineko informazioa.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, elkarte eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
- Dirulaguntzaren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu badira, erantzukizunpeko adierazpena eskatutako edo lortutako beste dirulaguntzei buruz.
Sail arduraduna: Eibarko Udaleko Kultura saila.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera egiten den egunetik zenbatuta.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/776043
Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza bi ordainketetan banatuko da:
- % 80a dirulaguntza eman ondoren.
- Gainerako % 20a justifikazioko kontua aurkeztu eta hura egiaztatu ondoren.
UDALAK EMANDAKO DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA EDO ZURIKETA:
Jarduera gauzatzeko edo funtsak erabiltzeko epea egun hauetan bukatuko da:
- Denboraldika egiten diren jardueren kasuan, 2023ko abuztuaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra.
- Urteka egiten diren jardueren kasuan, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
Elkarte onuradunak egun hauetara arte izango du epea justifikatzeko dirulaguntzaren xede izan den jarduera gauzatu duela eta jasotako funtsak erabili dituela:
- Denboraldika egiten diren jardueren kasuan, 2024ko azaroaren 29ra arte.
- Urteka egiten diren jardueren kasuan, 2025eko otsailaren 28ra arte.
10.000 EURO EDO HORTIK GORAKO DIRULAGUNTZAK (AUDITORE-TXOSTENA DUTENAK) JUSTIFIKATZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Dirulaguntzaren justifikazioa JUSTIFIKAZIO-KONTUA AUDITOREAREN TXOSTENAREKIN modalitatean egingo da. Auditorearen txostena izango duen Justifikazio Kontua, EHA/1434/2007 Aginduan xedatutakoaren arabera egingo da. Agindu horrek arautzen du "kontu-auditoreen jarduera-araua, estatuko sektore publikoaren esparruko dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduko 74. artikuluan aurreikusiak.
Auditoretza-txostena dakarren justifikazio-kontua elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez eta honako dokumentu hauek izango ditu:
- Entitatearen kirol-denboraldiko jarduera arruntaren memoria, behar bezala beteta. Memorian egongo dira uneko denboraldian federazio-lizentzia indarrean izan duten kirolari eta teknikarien zerrenda, ikasleen eta kirol-hastapenetako taldeen zerrenda, eta jarduera-programaren gaineko informazioa. Memorian euskara ekintza-planaren betetze maila ere jaso beharko da.
- Memoria ekonomiko laburtu bat, non jasoko baitira diruz lagundutako jarduerak egitean egindako gastuak, behar bezala multzokatuta, eta, hala badagokio, hasieran aurrekontuan sartutako zenbatekoak eta gertatutako desbideratzeak.
- Auditore txostena behar bezala beteta.
10.000 EUROTIK BEHERAKO DIRULAGUNTZAK JUSTIFIKATZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
JUSTIFIKAZIO-KONTUAREN modalitatean justifikatuko da dirulaguntza.
Justifikazio-kontua elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez eta honako dokumentu hauek izango ditu:
- Entitatearen kirol-denboraldiko jarduera arruntaren memoria, behar bezala beteta. Memorian egongo dira uneko denboraldian federazio-lizentzia indarrean izan duten kirolari eta teknikarien zerrenda, ikasleen eta kirol-hastapenetako taldeen zerrenda, eta jarduera-programaren gaineko informazioa.
- Justifikaziozko, fakturak edo horien ordezko dokumentuak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten eta merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak ere, betiere modu korrelatiboan ordenatuta JARDUKETA MEMORIAn sartzen den GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
- Diruz lagundutako jarduera horretan udalak emandako laguntzari eman zaion zabalkundea egiaztatzeko dokumentazioa (kartelak, esku paperak, egunkarietako errekorteak, propaganda...).
- Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, aurkeztu beharko da beste erakunde, instituzio eta abarretan egindako eskaeren zerrenda, edo, hala badagokio, onartutakoena; zerrendan zehaztu behar dira zenbatekoa eta xedea, Dirulaguntzak emateko orduan bikoiztasunak ez izateko eta baliabideak hobeto kudeatu ahal izateko.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, elkarte eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Oinarri-deialdia 2024: Eibarko udalerrian kirol-erakundeen ohiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak Ikusi | Jaitsi (538.2 KB) |
Titular-kontua Ikusi | Jaitsi (65.0 KB) |
Entitatearen kirol-denboraldiko jarduera arruntaren memoria (word formatua) Jaitsi (34.9 KB) |
Entitatearen kirol-denboraldiko jarduera arruntaren memoria (formatu irekia) Jaitsi (26.7 KB) |
Erantzukizunpeko adierazpena, eskatutako edo lortutako beste dirulaguntzei buruzkoa Ikusi | Jaitsi (63.4 KB) |
Kirol elkarteak: justifikazio-memoria (word formatua) Jaitsi (29.0 KB) |
Kirol elkarteak: justifikazio-memoria (formatu irekia) Jaitsi (24.2 KB) |
Bidaia-gastuak justifikatzeko orria Jaitsi (13.2 KB) |
Bidaia-gastuak justifikatzeko orria (formatu irekia) Jaitsi (6.4 KB) |
Auditore-txostena (word formatua) Jaitsi (28.5 KB) |
Auditore-txostena (formatu irekia) Jaitsi (31.8 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |