Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“DIRULAGUNTZAK IKASLEEI” programari dagozkion dirulaguntzak (2021)

"Dirulaguntzak ikasleei (2021)" programako informazioa eta dokumentazioa duten gutunak herritarren eskura egongo dira PEGORAko sarreraren ondoko atean.

Deskribapena: “dirulaguntzak ikasleei” programari dagokion dirulaguntzaren eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko hauek dira baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:

  • Eibarren etengabe erroldatuta egotea 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean.
  • 1996ko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak.
  • Irakaskuntza arautuetako ikasketak edo gutxienez 600 orduko iraupeneko okupazio-ikasketak egiten aritzea. Ohiko ikasturtearen pareko iraupena duten master eta doktorego homologatuak edo arautuak ere diruz lagunduko dira; baita helduen hezkuntzarako zentro publikoetan egiten diren ikasketak ere (HHE). Laguntza hauetatik kanpo geratzen da prestakuntza osagarria (hizkuntzak, informatika –erabiltzaile ezagutza-, gidabaimena...).

 

Eskaera egiteko epea: 2021eko irailaren 1etik urriaren 29ra (biak barne). "Dirulaguntzak ikasleei (2021)" programako informazioa eta dokumentazioa duten gutunak herritarren eskura egongo dira PEGORAko sarreraren ondoko atean.

Eskaerak aurkezteko tokia: Eskaerak Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkartearen bulegoan aurkeztu behar dira, (Isasi kalea 26, behea). Hona hemen ordutegia:

  • Irailaren 1etik 14ra: astelehenetik ostiralera, 08:00retatik 14:00etara.
  • Irailaren 15etik urriaren 29ra, astelehenetik ostegunera, goizez: 09:00-14:00; arratsaldez: 16:00-18:30. Ostiraletan: 08:00-15:00.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 60,10 € izango da ikasle bakoitzeko.

2021eko apirilaren 30ean ikaslea edo haren aita, ama, tutorea edo familia-harrerako persona/familia Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra bazen edo Eibarko Udalaren Elikagai Bankua programan sartuta bazegoen, ikasle bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 120,20 € izango da.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Dirulaguntzak ikasleei eskaera behar bezala beteta.
  • Matrikularen egiaztagiria.
  • Dirulaguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo bankuko kontuaren titulartasunari buruzko datuak egiaztatzeko dokumentua. Adin nagusiko ikasleen kasuan, kontuaren titulartasuna ikaslearena izango da. Ikasle adingabeen kasuan, kontuaren titulartasuna aitarena, amarena, tutorearena edo familia-harrera egiten duen pertsonarena izango da. Egiaztagiri gisa honako hauek onartuko dira: banku-laburpenaren edo libretaren fotokopia, banku-erakundeak emandako ziurtagiria, edo banku-erakundeak dirulaguntza eskaeran jarritako zigilua.
  • 2021eko irailaren 1etik urriaren 29ra bitartean gutxienez Eibarko denda batean egindako erosketen fakturak, dirulaguntzaren titularraren izenean egindakoak. Fakturetan argi eta garbi azaldu behar da zeintzuk izan diren erositako gauzak. Diruz lagundu daitezke bakar-bakarrik eskola umeen beharrizanetarako arropak, oinetakoak, kirol materiala, eskolarako gauzak (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak erosten egindako gastuak.
  • 60,10etik gorako dirulaguntza eskatzen bada, Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak emandako idatzia, egiaztatzen duena 2021eko apirilaren 30ean ikaslea edo haren aita, ama, tutorea edo familia-harrerako pertsona/familia Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra zela edo Elikagai Bankua programan sartuta zegoela, eta, hala badagokio, baita ahaidetasuna egiaztatzen duen agiria ere (familia-liburuaren fotokopia, tutoretza-dokumentuaren fotokopia, adingabearen harrerako pertsona/familiaren agiriaren fotokopia).
  • Ikasle adingabeen kasuan, dirulaguntza kobratzeko kontuaren titularra adingabearen tutorea bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Ikasle adingabeen kasuan, dirulaguntza kobratzeko kontuaren titularra adingabearen harrerako pertsona/familia bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

Sail arduraduna: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/572617

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza onuradunari eman eta ordain dakion, nahitaezko baldintza batzuk bete beharko ditu; dokumentazioa deialdi honetan zehazten den moduan eta forman aurkeztu beharko du, erakunde laguntzaileak egiaztatu beharko du interesdunak nahitaezko baldintzak betetzen dituela dirulaguntza eskatu ahal izateko eta Udalak egiaztatuko du interesdunaren erroldatzea eta adina eta dirulaguntzaren titular izatea.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2021: dirulaguntzak ikasleei  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 323 KB)
Eskaera orria: dirulaguntzak ikasleei  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 687 KB)
Nabigazioa