Bideoak

Urrats bat motako bideoak

IX Ikasenpresa azoka

Ikasenpresaren 9. edizioa ospatu zen Eibarren otsailaren 6an. Euskadi osoko Lanbide Heziketako 2.240 ikasle bildu ziren Untzagan eta Txaltza Zelain jarritako hiru karpetan. Ikasenpresa, ikasgeletan eskola-enpresen sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendekoa den Teknikak Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa da Ikasenpresaren antolatzailea, Eibarko Udalarekin lankidetzan. Lanbide Heziketako ikasleen urteroko hitzordu hau dagoeneko Eibarren finkatuta dago.