Bideoak

Nerea Alustiza motako bideoak

Bisita gidatuak Eibarren

Eibarko Udalak hiriaren balio turistikoa nabarmentzeko urratsak ematen jarraitzen du. Horretarako, bisita gidatuen egutegi berria antolatu du Debegesarekin elkarlanean. Iazko udan egin zen lehen programaren arrakasta eta jendearen erantzuna ikusita erabaki zen berriro egitea. Aurten Aste Santuan antolatu dira bisitak eta oso arrakastatsuak izan dira berriro ere. Hiria bisitatzen duten pertsonen eskariari erantzuteko eskaintza turistiko bat egituratzea da egitasmoaren helburua. Programatutako ibilbideak apirilaren 14an, 16an, 18an eta 23an egin dira, Aste Santuko jaiekin bat eginez, eta Nerea Alustiza historialari eibartarrak zuzendu ditu.