Bideoak

Mugikortasunaren Astea motako bideoak

Eibarrek bat egin zuen beste behin Mugikortasunaren Europako Astearekin

Eibarko Udalak bat egin du beste behin Mugikortasunaren Europako Astearekin, aurtengo honetan «Isurketarik gabeko mugikortasunaren alde» lelopean. Arlo guztietan gertatzen ari den bezala, Mugikortasunaren astearen egitaraua eta jarduerak Covid19ak baldintzatuta gauzatu dira. Honela, jarduera guztietan segurtasun-neurri zorrotzak ezarri dira. Baldintzak kontutan hartuta eta beste behin eibartarron artean mugikortasun jasangarriagoa bultzatzeko asmoz, Eibarko Udaleko Ingurumen Sailak aurreko urtetako baino egitaraua murriztuagoa prestatu zuen, beste edizio batzutan arrakasta handiagoa izan duten jarduerak berreskuratuz. Antolatutako ekintzek izandako harrerarekin oso pozik daude Udaleko arduradunak.