Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bideoak

Maskarak motako bideoak

Maskarak banatzeko makinak martxan daude

Eibarko hiritarrek maskarak doan hartzeko lehen bost vending makinak martxan daude dagoeneko eta seigarrena laster jarriko dute. Hain zuzen ere, Azitaingo eta Kantoiko zerbitzuguneetan, Fermin Calbeton kaleko vending gunean, Orbea kiroldegian eta Berdintasunaren Pasealekuko vending gunean jarri dira, dagoeneko martxan dauden maskarak banatzeko makinak. Joan den astean prentsaurrekoan azaldutako bost toki hauetaz gain, seigarren bat ere egongo da. Eibar Kirol Taldearekin adostutako akordioari esker, klubak Ipurua zelaian duen dendan makina bat jarriko du. Klubeko langileek, bere aldetik, erabilera esklusiboko makina izango dute ere. Azken egun hauetan, eibartarrek maskarak eskuratzeko behar diren txartelak jaso dituzte euren buzoietan. Etxe bakoitzera astean lau maskarako paketea hartzeko aukera ematen duen txartela heldu da. Produktoa hartzeko mekanismoa oso erreza da: txartela kode-irakurlearen aurrean jarri eta produktoa aukeratu, gainontzeko vending makinetan egiten den bezela.