Bideoak

Maltzaga motako bideoak

Azitain - Maltzaga Bidegorriaren inaugurazioa

Eibar eta Elgoibar lotzen dituen Bidegorria inauguratu da abenduaren 30an. Markel Olano Diputatu Nagusiak, Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru-Diputatuak, Miguel de los Toyos Eibarko alkateak eta Ane Beitia Elgoibarko alkateak parte hartu dute euri atergabeak galdu nahi izan ez duen ekitaldian. Bidegorriaren tarte berriak 2’1 kilometroko luzera du. Azitainetik Maltzagara doa, eta aurretik Maltzaga eta Elgoibar lotzen zuen eta handitu den bidegorriarekin bat egin du.