Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bideoak

Kanpaina motako bideoak

Biodibertsitatearen inguruko sentsibilizazio kanpaina

Biodibertsitatea eta ingurumena ardatz hartuta, eta hiritarrak informatzeko asmoarekin, Eibarko Udalak martxan jarri du sentsibilizazio kanpaina bat. Horrela, gai hauen inguruko ikusentzunezko materiala zabalduko du ekainean eta uztailean zehar, udal web orrian sortutako berezko atalean. Jon Iraola Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak aurreratu ditu kanpainaren xehetasunak ekainaren 5ean, eskainitako prentsaurrekoan, hain zuzen ere Nazioarteko Ingurumen Egunean.