Bideoak

Eibarko XLIV Antzerki Jardunaldiak motako bideoak

Eibarko XLIV Antzerki Jardunaldien hasierako hitzaldia

Antzerki Jardunaldien hasierako hitzaldia egin zen Coliseo Antzokian joan den asteartean. Ekitaldian Juan Ortegak merezitako omenaldia jaso zuen. Jardunaldien sortzailea, iaz Narruzko Zezen konpainian esku utzi zuen antolakuntza, bigarren maila batetik lagunduz. David Barbero, Roberto Herrero eta Pedro Barea kazetari eta antzerki kritikariek, Ane Gabarain aktoreak eta Fernando Bernués zuzendariak parte hartu zuten hitzaldian. Ildo nagusia beren esperientziek eta antzerkiarekin duten harremanak osatu zuten. Narruzko Zezeneko Erika Rodríguez Horrillok aurkeztutako ekitaldiaren protagonista nagusia Juan Ortega izan zen.