Eibarko Udala

Udalbatzaren ezohiko bilkura ostegun honetan, abenduak 18

2025/12/17
Logoa.

2026ko Aurrekontu Orokorra eztabaidatu eta onartzeko ezohiko bilkura egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, ostegun honetan, abenduak 18, 08:30ean. Saioa, ohi bezala, zuzenean jarraitu ahal izango da, Udalaren YouTube kanal ofizialaren bidez.

Zehazki, honako hau da gai-zerrenda:

1. atala: 2026. ekitaldirako Aurrekontu Kontsolidatua eta Eranskinak onartzeko proposamena.

2. atala: 2026ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea.

3. atala: “Jazinto Olabe Haurreskola” eta “Blas Etxebarria Haurreskoa” sartzea Haurreskolen Partzuergoarekin izenpetutako hitzarmenean. Jazinto Olabe kaleko 2an eta Blas Etxebarria kaleko 5-7an dauden lokalak Kontsortzioaren esku uztea.