Udalbatzak 2025erako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartu ditu
2024/09/27
PSE-EEk aldeko botoa eman du eta EH-Bildu eta Eibarko EAJ-PNV abstenitu egin dira. Bestalde, Elkarrekin Podemosek aurka bozkatu du.
Gaur goizean egindako ezohiko Udalbatzak 2025erako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartu ditu.
Hala, argi berdea eman zaio datorren urterako % 4ko igoerari. Urte arteko KPIaren egokitzapena da, % 3,6koa, eta beste 0,4 bat, tasak izoztuta egon ziren 10 urteetan Udalak galdu zuen erosteko ahalmena berreskuratzeko.
Udal taldeen arteko eztabaida luze baten ondoren, akordioak PSE-EEren aldeko botoak eta EH-Bilduren eta Eibarko EAJ-PNVren abstentzioak izan ditu. Elkarrekin Podemoseko zinegotzi bakarrak, berriz, aurka bozkatu du.