Udalbatzak 2024ko uztailaren 29an egindako bilkuran hartutako erabakiak

Irudi korporatibo berria onartzeko proposamena eta Pertsonal eta Antolaketaren berregituraketa onartu ziren, besteak beste.
2024ko uztailaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:
1. 2024ko ekainaren 27ko bilkurari dagokion akta-zirriborroa.
2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
3. Alkatetzaren 2024-6-28ko ebazpenaren berri ematea.
4. PSE-EE (PSOE) udal-taldeko bozeramaile andreak aurkeztu duen idatzia: taldeko ordezko bozeramailetzaren aldaketaren berri emateko.
5. PSE-EE (PSOE) udal-taldeko bozeramaile andreak aurkeztu duen idatzia, batzorde aholkulari batzuetako bokalen aldaketen berri emateko.
6. Alkatetzaren proposamena, Arrateko Andra Mari eta Urkizu ikastetxeetako eskola-kontseiluetan ordezkariak izendatzeko.
7. Alkatetzaren proposamena, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen Batzarrerako ordezkaria izendatzeko.
8. Alkatetzaren proposamena, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Orokorrerako ordezkaria izendatzeko.
9. Alkatetzaren proposamena, Udalsarea 2030-Udalerri Jasangarrien Euskal Sarean ordezkaria izendatzeko.
10. Urkizu pasealekuko 1. zenbakian eta Bittor Sarasketa kaleko 7. zenbakian dagoen eraikinaren birgaitze-beharra deklaratzea.
11. Irudi korporatibo berria onartzeko proposamena.
12. Dirulaguntzen plan estrategikoaren eranskina eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena.
13. Kredituen judizioz kanpoko aitorpena.
14. 2024ko soldata-igoera.
15. Pertsonal eta Antolaketaren berregituraketa.
16. Alberto Albistegui Zamacola jaunak PSE-EE (PSOE) udal-taldeko kideak, zinegotzi karguari uko egin izanaren berri ematea.
Bideoa:
Erlazionatutako dokumentua: