Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da astelehen honetan (ekainak 30), 19:00etan
2025/06/30

Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da gaur, ekainak 30, 19:00etan, gai-zerrendan jasotzen diren 11 puntu jorratzeko. Saioa modu presentzialean egingo da eta zuzenean ikusi ahal izango da Udalaren YouTube kanal ofizialaren bidez.
Gai zerrenda
- 2025eko maiatzaren 14ko eta 26ko bilkurei dagozkien akta-zirriborroak onartzea.
- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
- Eibarko EH Bildu udal-taldeak aurkeztutako idatziak, hainbat batzordetako kideen ordezkoen aldaketen berri emanez.
- C.G.G.-k aurkeztutako 53/2025 zk.ko errekurtso laburtuan Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1. Epaitegiko sententziaren berri ematea.
- UTE EDIFICIO ERREBAL izen sozialak aurkeztutako 208/2024 zk.ko apelazio-errekurtsoan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaia. Errekurtso hori Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak 28/2022 errekurtsoan emandako epaiari buruzkoa zen.
- San Andres Fundazio Publikoa Tokiko Organismo Autonomoa desegitea eta likidatzea.
- Udal Inbentarioaren (2024ko abenduak 31) aldaketari onespena emateko proposamena.
- 07/2025 espediente-zenbakiko aurrekontu-aldaketari hasierako onespena emateko proposamena (kreditu gehigarria).
- Funtzionario batek bere konturako jarduera pribatua utzi duela jakinarazteko aurkeztutako idazkia jaso izanaren berri ematea.
- Adierazpen instituzionala. Ekainak 28, LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu- Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna.
- Galderak eta eskaerak.