Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da astelehen honetan (apirilak 28), 19:00etan
2025/04/28
Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da gaur, apirilak 28, 19:00etan, gai-zerrendan jasotzen diren 9 puntu jorratzeko. Saioa modu presentzialean egingo da eta zuzenean ikusi ahal izango da Udalaren YouTube kanal ofizialaren bidez.
Gai zerrenda
- 2025eko martxoaren 31ko bilkurari dagokion akta-zirriborroa onartzea.
- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
- Eibarko EH Bildu udal-taldearen idatzia, taldeko bozeramaile-ordezkoaren aldaketaren berri ematen duena.
- 2024ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
- San Andrés Fundazio Publikoaren titulartasuneko ondasun guztiak Eibarko Udalari lagatzea onartzea.
- Zehapen-espediente batzuen instruktorea izendatzeko sistema objektiboa finkatzea.
- Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena.
- Euskaraldia 2025, Adierazpen Instituzionala.
- Galderak eta eskaerak.