Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak gogorarazten du, aurten ere, ez dagoela Arrateko jairik, eta ibilgailuek eta pertsonek sarbide mugatua izango dutela

Udalak gogorarazten du, aurten ere, ez dagoela Arrateko jairik, eta ibilgailuek eta pertsonek sarbide mugatua izango dutela.

Arrateko Santutegia.

2021/09/07

Eibarko Udalak gogorarazten du Arrateko jaiak bertan behera geratzen direla aurten ere eta bihar, asteazkena, mugatuta egongo direla bertarako sarbideak, bai ibilgailu zein pertsonentzako. Neurri honekin, saihestu nahi da talde jendetsuen pilaketak gertatzea, hala agintzen baitute COVID-19ak eragindako osasun-aholkuek.

Ildo horretan, bertarako sarbideak mugatu egingo dira gaurtik bertatik, eta bakarrik bertan bizi direnak edota Mezara edo bertako jatetxeren batera joaten diren pertsonak sartu ahal izango dira.

Era berean, Arrateko zelai osoa eta inguruak, baita mahaiak eta parrillak ere, prezintatuta egongo dira gaurtik aurrera eta bihar egun osoan, eta zelai inguruan kanpina jartzea ere debekatuta egongo da. Olabeko zelaia ere itxita egongo da.

Neurri hauek betetzen direla bermatzeko, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak uneoro ibiliko dira zaintza-lanak egiten, bai Arrateko sarbideetan, bai inguruetan, araudia betetzen dela bermatzeko

Udalak erantzukizunez jokatzeko eta Arratera arratsalde-gau partean eta biharko egunean ez joateko eskatzen die herritarrei.