Udalak bat egin du aurten ere AEAren aurkako Nazioarteko Egunarekin (Alboko Esklesori Amiotrofikoa)
2023/06/21

Eibarko Udalak bat egin du aurten ere, gaur, ekainak 21, ospatzen den AEAren (Alboko Esklesori Amiotrofikoa) aurkako Nazioarteko Egunarekin, gaixotasun horri ikusgarritasuna emateko eta herritarrak gaixotasun horren ondorioez kontzientziatzeko.
Horretarako, kolore berdez argiztatuko dira egun osoz Eibarko Bizikleta Plazako argiak.
ELA, nerbio-sistema zentralaren gaixotasuna
Alboko esklerosi amiotrofikoa edo AEA nerbio-sistemaren gaixotasun progresibo bat da, nerbio-zelulei eragiten die garunean eta bizkarrezur-muinean, eta muskuluen kontrola galtzea eragiten du.