Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Brigadak errefortzuko langileak izango ditu asteburuan, iragarritako tenperatura baxuen ondorioz izotz-geruzak sor daitezkeen tokietan gatza botatzeko

2022/01/21

Azken egunotako tenperatura baxuen eta izozteen aurrean, Udal Brigadak gatz ugari erabili du gaur goizean lur labainkorrak saihesteko eta izotz gehien sortzen den lekuetan oinezkoak erortzea ekiditeko.

Era berean, asteburu honetarako iragarpen meteorologikoak kontuan izanda -1 ºC-rainoko tenperaturak iragarri dira Eibarren-, brigada indartzeko langileek gatza botako dute udalerriko puntu arriskutsuenetan (Matsaria eta Estaziñoa lotzen dituen oinezkoentzako pasarela, Berdintasunaren Pasealekua, Elgetako errepidea, etab.),  larunbatean eta igandean, 07:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, eta, horrela, izotza sortzea eta horrek eragiten dituen erorketak saihestea lortuko dute.

Udal Brigada egon ez den beste eremu batzuetan gatza bota beharra  dagoela uste dutenek 943-708424 telefonora (Udaltzaingoa) deitu ahal izango dute horren berri emateko eta beharrezko neurriak hartzeko.