Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udako plangintza Lehen Mailako Arretarako eta Etengabeko Arreta Gunerako

2020/06/05

ESI (Erakunde Sanitario Integratua) Debabarreneko zuzendaritzak Udalari bidalitako komunikatu batean adierazten denez, udako plangintzari dagokionez (ekaina-abuztua), lehen mailako arretarako eta APErako (Etengabeko Arreta Guneak), telefono bidezko arreta orain arte bezala mantentzen da.

Beraz, Eibarko Osasun Zentroko (Toribio Etxeberria) pazienteak 943032500 eta 943032501 zenbakietan artatuko dituzte, eta Torrekuako Osasun Zentroko pazienteak 943032650 zenbakira deitu beharko dute.

Bai Torrekua LMA bai Eibarko LMA helduentzako eta haurrentzako zentro sektorizatuak dira. Paziente bakoitza dagokion osasun-zentroan artatuko da, eta ez kontsultatutako zantzu edo sintomen arabera.

Torrekuako EAG udan irekita egongo da, arnas sintomak (COVID-19rekin lotutakoak) nahiz arnas sintomarik ez dituzten pazienteei arreta emateko. Ordutegia ohikoa izango da: 17:00etatik 08:00etara lanegunetan, eta 24 orduetan larunbat, igande eta jaiegunetan.