Ubitxa kalearen zati bat itxita egongo da ekainaren 5etik aurrera
2023/06/02
Eibarko Udalak Urki 9 eta 11 zenbakien ostean dagoen horma bota behar du, arrakala batzuk ditu-eta. Lanak datorren astelehenean, hilak 5, hasiko dira, eta hilabeteko iraupena izango dute.
Hala, hortik igarotzen diren pertsonen eta ibilgailuen segurtasuna bermatzeko, Juan Gisasola kaleko 3 eta 5 zenbakien atzealdea eta Ubitxa kaleko 1, 3 eta 5 zenbakiak itxita egongo dira obrak egin bitartean; dena den, oinezkoak Ubitxaren atzealdearen eta Urkiren arteko igogailura joan ahal izango dira.