Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ubitxa eta San Kristobal kaleetan mozketak, ostegun honetan, maiatzak 25

2023/05/24

Ubitxa eta San Kristobal arteko bigarren igogailua eraikitzeko lanak direla-eta, bihar, maiatzak 25, moztu egingo da ibilgailuen trafikoa eta oinezkoentzako joan-etorria 8:00etatik 18:00etara bitartean.

Zehazki, bihar igogailurako dorrea jartzeko lanak egingo dira, eta, horretarako, tamaina handiko garabi bat jarri beharko dute San Kristobal kaleko 23 zenbakiaren inguruan.

Horregatik, eta oinezkoen segurtasuna bermatze aldera, San Kristobaleko 21. zenbakiaren ondoan dauden eta Ubitxa  4. zenbakira sartzeko aukera ematen duten eskailerak itxita egongo dira lanak egin bitartean. Edozein modutan, Ubitxa 4 zenbakiko bizilagunak sartu ahal izango dira, obrako langileek ematen dizkieten oharrei jarraituz.

Ubitxako igogailua, duela gutxi eraikia, beheko solairuan eta lehenengoan bakarrik egongo da martxan, Ubitxa 2 zenbakiari zerbitzua emateko. Hala, igogailuaren azken geldialdia ezeztatuta egongo da.

Ibilgailuen trafikoari dagokionez, San Kristobal kalean, Ubitxa kaletik datorren sarbidean, itxita egongo da goian adierazitako ordutegian.