Trafikoan aldaketak ostegun eta ostiral honetan, Euskal Herriko Itzulia dela eta
2026/04/08
Apirilaren 10ean, ostiralean, EUSKAL HERRRIKO ITZULIAREN 5. etapa izango da, Eibar-Eibar etapa, alegia.
Hori dela eta, erdialdea, ostegunean (apirilaren 9an), 17:00etan, itxiko da ibilgailuentzat. Ostiralean (hilak 10), txirrindulari-lasterketa 12:57ak aldera abiatuko da Untzaga plazatik, eta 3 aldiz pasatuko da Eibartik:
- Lehenengo aldiz, 15:34ak aldera, txirrindulariak Azitaingoko industrialdetik Arraterantz igoko dira.
- Bigarrenez, 16:30ak aldera, Bizkaitik Eibarrera iritsiko dira, eta, Otaola hiribidea, Barrenengua eta Amaña auzoa zeharkatu ondoren, Arratera abiatuko dira.
- Hirugarren aldiz, Gipuzkoa aldetik Azitainera sartuko dira, eta, Barrena, Urkizu pasealekua eta Errebal kaleak zeharkatu ondoren, Toribio Etxebarria kaleko helmugara helduko dira txirrindulariak 17:17ak aldera.
15:30etik aurrera, lasterketak trafikoari eragingo dio Bilborako noranzkoan.